Gaurko ALHAOan, 2015eko otsailak 16, “Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari Zabalganako hiri baratzeen zerbitzua kudeatzeko mandatua egitea” publikatu da.
2014an beste baratze komunitario batzuk egokitzea erabaki zen, Zabalgana auzoko udal jabetzako 4.165 metro koadroko lursail batean, herritar talde eta erakundeek baratzezaintza- eta gizarte-jarduerak gauza zitzaten bertan.
Mandatuak, zera dio: “Ingurugiro Gaietarako Ikastegia udal erakunde autonomoa, ingurumenaren alorreko informazioa, sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatu eta bultzatzeko zereginen baitan, horrelako baratzezaintza-ekimenak bultzatzen ari izan da lehendik, hiri-garapen iraunkorraren, aisialdi aktiboaren eta elikadura osasungarriaren aldeko elementuak izaki.”. Baina esaten ez duena da ekimena auzokideena dela Zabalortu entitatearen bitartez.
Esperientzia eta behar diren baliabide tekniko egokiak dauzkanez, eta aurki jarriko direlarik abian udalaren Zabalganako hiri baratzeak, uste izan da erakunde hori arduratu behar dela horien kudeaketa egokirako beharrezko diren ekintzak gauzatzeaz, ordenantzan xedatutakoa -behin betiko onespena eman ondoren- aintzat harturik.
Kudeatzeko mandatuaren epea lau urtekoa izango da, erabakia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari (IGI) mandatu egitea udalaren Zabalganako hiri baratzeak kudeatzeko. Zera dio: “udal jabetzako I-3623 lursailean egiten ari den obra”, baina obra hori orain dela hainbat hilabete amaitu zen.
Zabalganako baratzeak esleitzeko deialdia egingo du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, eta txostena eta proposamena udalari helaraziko, eta orobat egingo du baratzeen erabileraren jarraipena, egokitzat jotzen dituen jarraibideak emango, eta sortzen den edozein gorabehera udalari jakinaraziko, baldin eta udalak edonolako erantzukizuna kezkatzea ekar balezake dena delako gertaerak.
Kudeatzeko mandatu hau, berariazko ordenantza -behin betiko onespena jasotzen duelarik- eta administrazio publikoen ondareari buruzko araudia aintzat harturik egingo da kudeaketa.
Udalak, 2014ko abenduaren 19an, hasierako onespena eman zion udalaren hiri baratzeen erabilerari buruzko udal ordenantzari, eta horren kudeaketa Zabalorturi laga behar zaio ekipamendu horren auzo-bultzatzaile izan delako.
La entrada Zabalganako hiri-ortuak “horien kudeaketa egokirako” IGIari mandatua publikatu da aparece primero en Zabalortu.