Quantcast
Channel: Zabalortu
Viewing all articles
Browse latest Browse all 113

Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagai Estrategiarantz

$
0
0

Partaidetza prozesuaren azken tailerrean parte hartzeko gonbidapena

Europa Jauregian, 2016ko ekainaren 14an, 17:30etatik 21:00etara

Adiskideok:

Lehenik eta behin azken 5 hilabeteetan zehar gauzatu dugun partaidetza prozesuan agertu duzuen inplikazioa eta egindako ekarpena eskertu nahi dizkizuegu. Zuen dedikazio, ezagutza eta hausnarketei esker Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagai Estrategiaren oinarriak sendoak eta kalitatekoak dira.

Prozesua amaitzeko, zuekin harremanetan jartzen gara azken tailerrean parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Saio horren helburuak honakoak izango dira:

  • Lantzeke geratu diren helburu estrategikoei dagozkien neurri espezifikoen lanketa osatzea.
  • Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren gidalerroen aurkezpena.
  • Nekazaritzako Elikagai Estrategia egikaritzeko hurrengo urratsak zeintzuk izan behar duten identifikatzea.

Horretarako ekainaren 14an arratsaldeko 17:30etatik 21:00etara Europa Jauregian egingo ditugun saioan beste behin zuek inplikatu eta parte hartzea behar dugu. Animatuko zara?

Baiezko kasuan, etorriko zarela konfirmatzea eskertuko dizugu ekainaren 14a baino lehen, 945 162696 telefonora deituz edo mezu elektronikoa bidaliz mdesantiago@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Ordura arte, eskerrik asko prozesuaren parte aktibo izateagatik! Mila esker!

La entrada Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagai Estrategiarantz aparece primero en Zabalortu.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 113

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik