Nahiz eta lurrari egindako analisi zehatzagoen emaitzak falta izan (datorren asteetan helduko zaizkigunak), lursail osoari egin dizkiogun hasierako kromatografia batzuek (lurraren ezaugarri batzuk aditzera ematen diguten proba batzuk) jakinarazten digute lurrak ez duela egitura, materia organiko, mikroorganismo eta mineral askorik.
Honegaitik beharrezkoa izango da lur hau elikatu eta estrukturatzea uzta onak euki ditzagun.
Honetarako aukera ezberdinak daude:
- Orain bocashis, bio-ongarri, ongarri berde, compost, etabarrekin elikatu daiteke eta aurreragorako utzi landatzea, lurra emankorragoa izan daitekeenerarte.
- Ongarritu eta landatu aldi berean edo sistema mixto batean zeinean lur zati bat landatu gabe geratzen den udazken/negurako hobeto egon dadin.
- Orain landatu eta neguan landatu gabe utzi “neguko estalki” izenaz ezagutzen denarekin babestuta.
- Kontutan euki behar da ere badaudela landare batzuk lurra elikatzen gehiago laguntzen dutenak beste batzuk baino, batez ere landare lekadunak.
Beraz talde bakoitzak bere erabakia hartu behar du (argi euki ezin dela inolako ongarri kimikorik erabili! Ez da beharrezkoa gogoraraztea konpromezu gutunean lurraren erabilera ekologiko bat egitearen alde egin dugula!).
Bestalde ortua bakoitza zoruan egindako seinale batzuekin zehaztuta dago. Ortu arteko pasabide bat egitea (30zm.) edo mugaren bat ezartzea (soka, landare edo beste edozein gauzaren bidez) gomendatzen da.
Dagoeneko lurrari nekazaritza lanabes bat pasatu zaio (golde eta rotabator baten erdibidean dagoen zerbait) nahiko solte topatu dezazuten. Ez dugu ezer gehio egingo irizpide desberdinak egon daitezkeelako beraz norbaitek mandeme mekanikoa erabili nahi badu bere ortu taldearen erabakia izango da.
Prestakuntza gaiari buruz pertsona batzuekin ari gara hizketan, baina komisio bat elkartu nahi dugu gai hau hobeto jorratzeko. Prestakuntza behar duzutenak, mesedez, esaiguzue ikus dezagun zenbat jendek behar duen laguntza, zer gauzatan eta zein epeetan.
Aldi berean gomendio orokorrak batzen dituen eskuliburu bat garatzea pentsatzen ari gara ere, lagundu ahal gaituzten irizpide batzuk eduki ditzagun. Materiala gehitzeko eta eskuragarri egoteko zein den modurik onena ere ikusi beharko dugu.
Oraingoz ongarri organikoak etabar erosi ahal izango dituzuen zenbait saltokien kontaktuak errazten dizkizuegu:
- Zizare (Murgia) zizare humus-a saltzen dute, 5€ 15 kilotako sakua. Beraiek 5 saku gomendatzen dituzte 50 metro karratuko lursail batentzat. Telefono zkia 696498869 (Jokin)
- Ekaia. ongarri ekologikoak eta zoruen eltalkiak. 20 litro 4€, 50 litro 7,5€, 80 litro 12€. Telefono zkia 688917576. Posta elektronikoa ekaia@ekaiako-gestión.com
- Compost de Altsasu Piensos Unamuno. Telefono zkia. 948562829
- Carcar: Redondo Izal. Telefono zkia. 948690009.
- Ez da ongarri berria gomendatzen, batez ere usaiarengatik, auzokideekin sortu ditzazkeen arazoengatik
- Ez da harri txikiak kentzea gomendatzen lurrari egitura ematen bait diote
La entrada Ortuen lurraren erabilerari buruzko gomendioak aparece primero en Zabalortu.